XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lau gauzek osatzen dute lur ereingaia: ondarki (1) Silika: ondarkia: Si O2, kare (2) Karea CO3CO, buztin (3) Buztiña: Si O2K. Fe eta Mn eta landakutsuak (4) Landakutsua = orrbel, belar eta abar... uzteldu eta txetuak.

Ona emen, or be'ko sorotik ekarri dan lurra (5) Emen diona, esan ala egiñez, adiraziko du: 1.000 aztaki edo kgr. batekoa da: burni-gorrizko ontzi batean sartu dezagu gero ontzia goritu arte berotu ta aldan bezela iraulkatu, lur guztiak, erori gabe, burui goria ikutu dezan; onela; ta ontzia luzaro iraulkatu ondoren oztutzen badegu eta berriz iraulkatuaz aizezten bada arindu zaigu noski; eta ara, lurrak, aztakiñak dionez, 900 aztaki bezterik ez ditu: ¿zergatik ote? landakutsua erre ta auztu zaigu, ta autza berriz, aizeztu degunean aldendu da.

Gelditu zaigun lurrari ur garbia botatzen ba'diogu eta al dan ala erabillian naztu-azten badegu, ur garbia, ori gorri jarri arte zikinduko da: ikusi zazute egia dan edo ez: ¿baietz?.

Orduan jardun gaitezen: ur kutzutu ori, pizkabana ontzi ertzetik arduraz botako degu ta gelditzen dan gaiñerakoa beroz legortu ta berriz aztatu.

¿Zenbat aztaki dagerzki aztakiñak?.

Begira, seireun (600): ondo; orduan lurra zan ontan buztiñik ez dago, urakin naztuta aldendu zaigu ta.

Gelditu zaiguna, ur garratz (6) HCI ontan sartu dezagun: ur garratza irakiten asi da ta kare guztia bereganatu arte ez da geldituko: irakintza amaitu da: ur garratza, len buztintsua bezela arduraz kenduta, ara nola itxas ertzeko ondar utsa gelditu dan!.

¿Zenbat dago? Irureun aztaki.

¡Ederki!.